Euskara zerbitzuek asteartean jakinarazi zuten aurten beka Jose Antonio Ormazabal Berastegi idazleak eta Iraia Okina Salazar ilustratzaileak jaso dutela. Beka deialdira aurkeztutako 18 proposamenetatik epaimahaiak haien Zirkua amets egitasmoa jo du egokiena. Irabazleek 6.000 euro jaso dute eta haien lanak, euskaraz, gaztelaniaz eta galegoz argitaratua ikusiko dute. Deialdi berriaAsteartean beka ematearekin batera, Nafarroako udaletako Euskara Zerbitzuek III. Etxepare beka deitu zuten. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 28ra arte dago. Interesatuek haien proposamenak Burlatako udaletxean aurkeztu beharko dute. Proposamenak album ilustratuaren ezaugarriak izango ditu, hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez istorio bat kontatuko du. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.