Piropo txapelketa antolatu du Kimak

Guaixe 2008ko mai. 21a, 00:00
Kimak jakinarazi duenez, aurten piropo onena haien web orriaren bidez aukeratuko da. Horretarako web orrian jasotako piropo guztien zerrenda zintzilikatuko dute, eta foroan, norberak zein piropo gogokoen duen esan dezake. Irirtzia garagarrilaren 3tik 10era emateko aukera izanen da. Babes gehien jasotzen duten bi piropoek sari bana jasoko dute. Kimakoek, hori bai, baldintza bat jarri du: gutxienez piropoei buruzko 25 iritzi jasotzea web orrian. Bestela, saria epaimahai batek emanen luke. Sariez ari garela, piropo onenaren egileari Kimak Fortxo gozotegian gastatzeko 100 euroko txartela emanen dio. Bigarren piropo onenaren egileak, berriz, Donibane goxoki dendan kilo bat goxoki eskuratzeko aukera izanen du. Altsasuko talde euskaltzaleak lehiaketa horrekin "altsasuarren hizkuntzaren alde sortzaile eta lodikoa sustatu" nahi du.