Pintzela eta oihala hartuta... margotzera!

Guaixe 2008ko maiatzaren 23a

Teknika librea da, baina gaiari dagokionez margolanek Lakuntzako ondare artistiko, paisajistiko edota kulturalarekin zerikusia izan beharko dute. Neurriaren kasuan, margolanaren alderik luzeenak ezingo du 100 zentimetro baino gehiago neurtu. 10:00etan izena ematea eta hasieraGoizeko 10:00etan hasiko da lehiaketa, eta izena ematea Lakuntzako udaletxean egin beharko da, 10:00etatik aurrera. Izena eman eta gero herriko txokoetan lanean ariko dira margolariak, eta euren lana 18:00etarako aurkeztu beharko dute udaletxean bertan. Epaimahaia Koldo Arnanz, Miren Ustarroz eta Adela Sanchez Sakanako margolariek osatuko dute, eta egunean bertan hartuko dute lehiaketaren erabakia. Izan ere, guztira bost sari banatuko dira. Helduen kategorian, saritutako lehen lanak 400 euro jasoko ditu, bigarrenak 200, hirugarrenak 150 eta lakuntzar onenak 100 euro. Haurren kategorian saritutakoak pintura materialaz betetako maletina jasoko du opari. Saritutako lanak Udalaren jabegoa izatera pasako dira. Iaz 20 margolariIazko edizioan, euripean, 20 margolari aritu ziren lanean, 13 heldu eta 7 haur. Margolan onenaren saria San Adriango Raul Gilek jaso zuen, errepide azpiko zubitik, hegoaldetik, eliza margotu eta gero. Bigarren saria Tafallako Asun Requenak jaso zuen, eliza margotuta. Eta haurren saria, aldiz, Lakuntzako Aitana de Migelek eskuratu zuen, Plazako Arruabarrena harategia margotu eta gero.