Altsasuarrek endredozko komedia dibertigarria emanen dute Irurtzunen

Guaixe 2008ko maiatzaren 23a

Antzerki taldeko Maru Garciak esan digunez "oso gustura" gelditu dira emanaldiekin. Hori bai, "nekatuta" bukatu zutela aitortu zigun, "aurreko astean guztia borobiltzeko gogor lan egin" zutelako. Tarima Beltzak bere buruari "jarritako erronka gainditu" duela ere aipatu digu. Maruk esan digunez, publikoak erantzun zuen eta "kritika onak" jaso zituzten. Jendeak barre egin zuela ere esan digu.Endredozko komediaElkarri "adarrak jartzen" dizkioten senar-emazte batzuen inguruan eraiki zuen Dario Fok antzezlana. Lapur bat etxean sartu eta horren ondorioz hainbat egoera sortzen dira eta pertsonaiek batak besteari errua botatzen dio norberaren egia agerian ez uzteko.