Masharak folk doinuak ekarriko ditu Etxarriko plazara

Guaixe 2008ko maiatzaren 23a

Igandean, maiatzaren 25ean, folk doinuen txanda helduko da. Mashara folk taldeak kontzertua eskainiko du Etxarriko plazan, 19:30ean. Mashara talde nafarra da, Iruñekoa, folk musika maite duen talde gaztea, eta bere doinuak indar eta fantasiaz beterik daude. Ondoko musikariek osatzen dute Mashara: Axier Agirre (bateria), Egoitz Zabalegi (baxua), Marta Senosiain (gitarra elektrikoa, akordeoia eta ahotsak), Dani Domingez (bibolina), Ainhoa Lizarraga (gitarra akustikoa) eta Josu Lizarraga (akordeoia). Azken hau lakuntzarra da. Folk doinuen maitaleek, beraz, primerako aukera dute igande arratsaldean Etxarrin.