Iratxo txapelketako 2. jardunaldia

Guaixe 2008ko maiatzaren 27a

Asteburuan Iratxoko Botxa Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian.Botxa joko tradizionala da, petanka antzekoa. Petankan erabiltzen diren bolak burdinazkoak dira, eta botxazkoak, aldiz, ezpel edo arte egurrezkoak. Botxa hauek esku-pilotako pilotak baino pixka bat handiagoak dira eta barruan beruna dute, bolen ibilbidearekin jolasteko aukera ematen duena. Botxan aritzeko gutxienez bi talde dira beharrezkoak, eta talde bakoitzean 3 jokalari. Parte-hartzaile bakoitzak 2 botxa dauzka, eta helburua taldearen botxa horiek botxinatik ahalik eta gertuen uztea da. Botxina burdinezko bola txikitxo bat da, botxategian kokatzen dena. Partidaren irabazlea bere botxak botxinatik gertuen uzten dituen taldea izanen da.Iratxo Txapelketan 14 hirukote ari dira lehian, bi multzotan banatuta. Bigarren jardunaldiko emaitzak:AHTrik Ez 15 - MC-Burgi Team 5Desesperados 15 - Z 4X 6 - Y 15Gazteria 15 - Tximeleta 0X 2 - Lirainak 15Sailkapenari dagokionez, A multzoan AHTrik Ez taldea da lehena. Haren atzetik daude Lirainak, MC-Burgi Team, Berunik Gabe, Y, X eta A taldeak. B multzoan, aldiz, Desesperados da lehena. Ondoren datoz Gazteria, Pikubotxa, Axita, Las Botxalaris, Z eta Tximeleta.Asteburuko jardunaldia Asteburuan Iratxo txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da. Hurrengo lehiak izanen dira:Maiatzaren 30ean, ostiralean:19:00etan: A - X20:00etan: Tximeleta - Pikubotxa21:00etan: Pikubotxa - AxitaMaiatzaren 31n, larunbatean: 19:00etan: Y - AHTrik Ez20:00etan: Las Botxalaris - Z21:00etan: Z - PikubotxaEkainaren 1ean, igandean: 19:00etan: MC Burgi Team - Lirainak20:00etan: Desesperados - Axita21:00etan: AHTrik Ez - X