Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizkorrirako maldak jendez lepo zeuden joan zen igandean. Zegama-Aizkorriko maratoi entzutetsuko 468 korrikalariek ikusleen animu oihuen artean igo zituzten Aizkorri bideko malda gogorrak. Europako Txapelketa jokoan, maratoiaren 7. edizioak Euskal Herriko, Estatuko eta Kontinenteko maratoilari onenak bildu zituen Sakanako mugan. Horiekin lehiatu ziren Dantzalekuko mendi taldeko kide Ander Unzurruntzaga, Fermin Gabirondo, Damian Andueza, Jose Antonio Salgado eta Jone Pelaez.Kilian Jornet eta Corinne Favre izan ziren, berriz ere, txapeldunak. 3:59:33ko denbora egin zuen gizonetan lehenak, eta 5:00:46 behar izan zituen Corinnek, lehen emakumeak. Sakanatik gerturatu ziren zaleen beroarekin, lan bikaina egin zuten Dantzalekuko kirolariek. Ander Unzurruntzaga podiumetik gertu geratu zen. 39.a izan zen sailkapen orokorrean, eta 4. beterano mailan, 4:47:54ko denborarekin. Fermin Gabirondo 99. izan zen, 5:12:35eko denborarekin; Damian Andueza 145.a, 5:28:31ko denborarekin; Jose Antonio Salgado 249.a eta 31.a beteranoen artean, 6:07:08ko denborarekin; eta Jone Pelaez sailkapen orokorrean 309.a eta emakume beteranoen artean 6.a, 6:34:53ko denborarekin.