Asteburuan Elomendiko txapelketako 33. jardunaldia jokatu zen. Ez zen jardunaldi ona izan bertan lehiatzen diren bi talde sakandarrendako. Izurdiagako Rajatablak 0-3 galdu zuen Dep. Lima liderraren kontra, eta azken honek argi utzi zuen zergatik dagoen lider. Bestalde, Arakilgo Zalduak ere galdu egin zuen, 1-5, Zizurko Ardoiren kontra.Gauzak horrela Dep. Limak lidergoari eusten dio, 55 punturekin. Nolanahi ere bigarrena, Urrotz taldea, soilik puntu batera dago. Galdu eta gero Rajatabla seigarren postura jaitsi da, 42 punturekin. Zalduak zazpigarren postuari eusten dio, 32 punturekin.Larunbatean 34. jardunaldia jokatuko da, ligako azkena. Bosgarrena den Roca taldearen kontra lehiatuko da Rajatabla. Partida Unzuen jokatuko da, 16:30ean eta oso inportantea da, bosgarren postua jokoan baitago. Zalduak, aldiz, 15.a den Apolo izango du aurkari. Partida Lekunberrik hartuko du, 18:00etan.Liga jokatu eta gero Elomendiko Kopa hasiko da. Finala ekainaren 28an jokatuko da.