Lakuntzako eskolatik Euskal Herriko Haur Kantari jaialdira

Guaixe 2007ko eka. 7a, 00:00
Lakuntzarrek beste 3 talderekin batera, Nafarroa ordezkatuko dute jaialdian. Euskal Herriko gainontzeko herriadeetako kantariak ere bertan izanen dira. Luis Fuentesgoak txikien mailan ariko dira eta gainontzekoak beste maila batzuetan. Miarritzen kantatzeko gonbitea Nafarroako Haur Kantari Jaialdian parte hartu eta gero jaso dute. Apirilaren 1ean Gaiarre antzokian egindako jaialdian parte hartu zuten lakuntzarrek eta "kantatuz erakutsitako graziagatik" aipamena jaso zuten.