Horrekin batera Arakilgo Udalak dio "saihesbidearen beharra, agiri guztietan, Oskiako harrobiek sortutako kamioien trafikoan oinarritzen da". Baina Arakilgo Udalak saihesbidearen beharra zalantzan jartzen du "hura egiteko arrazoia aurki desager baitaiteke". Udalak hori dio "harrobiaren itxiera iragarri" delako eta Nafarroako Gobernuak harrobirako Lehengoratze Plana onartu duelako. Arakilgo Udalak "azpiegitura horrekiko errezeloak agerian utzi eta beharrezkoa ez duela ikusten" nabarmendu ondoren eta "egungo aurreikuspenak aldatu daitezkeela" kontuan izanda, uste du gobernuak aurkeztutako aukeren artean Ekialdea-3 izeneko aukera dela onena. Beti ere "Izurdiagako trenbide pasa kentzeari lehentasuna ematen bazaio eta lan on bat bermatzen bada".