Bi emakume hil izana salatu zuten asteartean

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Aski da! eraso sexistarik ez! leloa zuen pankartaren atzean 10 pertsona egon ziren kontzentrazioak iraun zuen ordu erdian. Larunbatean Baionan eta Gasteizen labankadaka bi emakume hil zituzten, ustez haien bikotekideek, eta heriotza horien kontra protesta egiteko deitu zuen bilkura Bilgune Feministak. Euskal Herrian aurten emakumeen aurkako indarkeriak eraginda 4 emakume hil dituzte.