Euskarazko eskola lehiaketen 8 sari Sakanara

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

28. edizioan 1.725 lan aurkeztu ziren eta haietako 34rendako besterik ez zen saririk izan. Bertsopaperetan ez beste gainontzeko lehiaketa guztiek sariak ekarri dituzte Sakanara. Poesian, DBHko 3. eta 4. mailetan, lehen saria Ane Gonzalez Ruiz de Larramendik jaso zuen. Egiarretako olerkari gaztearen lanak Pentsamenduak izenburua zuen. Haren ahizpa Marrek, narratibako DBHko 1. eta 2. mailetako 1. saria jaso zuen, Bigarren aldiz hil zen gizona lanarengatik.Etnografia eta deklamazioaJose Maria Satrustegi Etnografia lehiaketako 4 sari jaso dituzte sakandarrek. DBHko 1. eta 2. kurtsokoen mailetan, 1. saria Arruazuko Laura Bergera Azketak jaso du, Joxe Bergeraren gertaerak lanarengatik. Maila berean, Itsaso Olazaran Ganboa lakuntzarrak izenbururik gabe aurkeztutako lanari akzesita eman dio lehiaketako epaimahaiak. DBHko 3. eta 4. mailetako sari nagusia Lakuntzako Garazi Otxagabia Letamendiarendako izan da. Bere lanak ez zuen titulurik. Izaro Sola Gaintza etxarriarrak maila horretan akzesita jaso du Etxarri Aranazko istorio zaharrak lanagatik. Pedro Diez de Ulzurrun Deklamazio eta Irrati Gidoien lehiaketan Lehen Hezkuntzako 2. zikloko mailan, Etxarri Aranazko San Donato ikastetxe publikoko Adi-Adi taldeak saria eskuratu du. DBH 1. eta 2. mailetan Andra Mari ikastolako Kimuak taldearendako izan da saria. Lan saritu guztiak LENARRIAK bilduman argitaratuko ditu Hezkuntza Departamentuak.