Altsasuko XII. Mendibizikleta Zeharkaldia

Guaixe 2007ko ekainaren 14a

Azkenean, parte-hartzeari dagokionez, pasa den urteko 1.312 lasterketari kopurura ez ailegatu arren, eguraldiak ez zuen lortu giro ona eta txirrindularien gogoa zapuztea. Lopez Colinak, arduradunetariko batek, adierazi zuen garagarrilaren 6a baino lehen, izena emateko azken eguna zena, pasa den urteko 60 lasterketari baino gehiago izena emanda zegoela, baina helmugan 300 izen-emate besterik ez zela egon, pasa den urteko erdia.Egia da, aurreko egunetan izandako ekaitzak eta euri arriskua, askorendako oztopoa izan zirela Altsasura hurbiltzeko. Baina, lasterketa bukaeran txirrindularien artean entzundako balorazioak onak izan zirela aipa daiteke, adibidez Juanjo Gastamintza olaztiarrak, lasterketak merezi izan zuela eta lasterketa egunean oso euri gutxi egin zuela, adierazi zuen.Altsasuko Txirrindula Taldeak eta Amandrea Elkarteak antolatzen duen lasterketa ez lehiakor honetan, aurtengo berezitasuna ibilbidean pilatu zen lohia izan zen. Honek lasterketa gogorragoa izatea eragin zuen. Hau dela eta, istripu txikiak ere izan ziren lasterketan zehar. Sakanako DYAk 15 bolondres mugitu zituen lasterketa babesteko baita kanpainako ospitale bat ere, pasa den urteetako lana izan ez zuten arren, istripu larrietariko bat lepauztai apurketa bat izan zen. Dena den zorionez guztiek modu onean helmugara ailegatzea lortu zuten.