Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ondarretako hondartzan kokatu zen irteeran bertan bildu ziren 310 atleta 750 metro igeriz, 20 km txirrindulaz eta 10 km lasterka egiteko. Aipagarria izan zen australiarren nibel handia, bai gizonezkoetan (Jaime Rhodes) eta bai emakumezkoetan (Felicity Seheedy), lasterketa irabaztea lortu baitzuten. Sakandarren artean Julen Sagastibeltza izan zen onena.Sailkapen nagusia: 1. Jaime Rhodes 0:58:17 45. Julen Sagastibeltza 1:06:47 84. Iraitz Goñi Diaz 1:11:04 184. Iñigo Razkin 1:18:58 197. Juan Ignacio Araña 1:21:12