Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
30 haur inguru bildu ziren Altsasuko Gure Etxean. Haurrak adinaren arabera banatu ondoren eta Txunbido taldekoak bideraturik, material birziklatuarekin haien kirol tresnak egiten ikasi zuten. Sakanako Mankomunitateak antolatzen duen asteak formatuz aldatu du. Formatu aldaketa horren zergatiak haurren kolektiboan kirol baloreak modu egokiagoan sustatzea du helburu.Honetaz gain, Burundako haurrek astean zehar lehen sorospenak nola egin behar ziren azaltzeko DYAko partaideak ikastetxez ikastetxe pasatu dira. Sakanako kirolari onenen errekonozimendua urte bukaerara pasatu ditu Mankomunitateak.