Altsasuko Saskibaloi Festa

Guaixe 2007ko ekainaren 14a

Goizeko 10:00etan hasiera eman zitzaion partida desberdinez osaturik zegoen festari. Osotara eskolako 110 haur eta gazte bildu ziren, hiruko bi torneo, eta lauko torneo batean parte hartzeko asmoz. Horretarako kanpoko taldeak ere gonbidatuak izan ziren, Burlata, Ardoi eta Donostiako Easo izan ziren festara etorri zirenak.Lehenengo partidak neska infantil mailakoak izan ziren; bigarrenak, mutilen premini mailakoak eta hirugarrenak nesken premini mailakoak.Lehenengo hiruko torneoa, neska infantil mailakoan, Donostiako Easo, Iruñeko Ardoi eta Altsasu izan ziren nor baino nor. Ardoik irabazi zuen.Bigarren hiruko torneoa, nesken premini mailan, Eraso, Altsasu eta Altsasu 2 elkarren kontra aritu ziren. Altsasu izan zen garaile.Lauko torneoari dagokionez, mutilen premini mailakoan, Burlata, Ardoi, Altsasu eta Easo izan ziren lehian. Txapelduna Ardoi taldea izan zen.Festa giro onean bukatzeko gurasoen eta jokalarien arteko partida ere izan zen. Une ona bizitzen ari da Sakanako taldea.Egun, Altsasuko Saskibaloi Eskolak 110 jokalari ditu, 8 eta 16 urte bitartekoak, 9 taldetan banaturik. Datorren ikas urteari begira espero da 9 taldetatik 12 taldetara pasako direla. Bukatu berria den denboraldiari dagokionez, Garazi Misiegok adierazi digunez, azken denboraldi honetako balorazio ona egiten dute. Mutilen infantil mailan Nafarroako Kirol Jolasetan lehendabiziko aldiz final four-etara sailkatu zirelako eta mutilen premini mailan Nafarroako ligan 2. postua lortu zutelako. Honetaz gain, Xabi Igoa, Igor Martinez, Jorge Misiego, eta Iñigo Zabalo Altsasuko talde desberdinetako jokalariak ere Nafarroako selekziora joateko deituak izan ziren. Zalantzarik gabe izkutuko lan onaren adierazle.