Altsasuko Milia

Guaixe 2007ko ekainaren 14a

Euri jasa bota arren, zale ugari bildu ziren zirkuitoan zehar lasterkariei animoak ematera, hau dela eta Dantzaleku Sakana Taldekoek, lasterketaren antolatzaileek, eskerrak eman nahi dizkiete bai korrikalariei baita bildu ziren zaleei ere. Aurtengo lasterketan, aipamen berezia egin nahi izan zitzaion Mario Lopez de Uralde adiskide handiari.Txikienak izan ziren lehenengoak ateratzen eta hauek, hain zuzen ere, euri zaparrada bortitzena jasan izan behar zutenak izan ziren. Hauen ondoren, handien txanda izan zen, hauek zirkuitoari lau buelta eman behar zizkioten. Garailea Ardoi taldeko Raul Amatriain izan zen; emakumezkoetan berriz, Ardoi taldeko kidea ere den Maitane Melero izan zen. Emakumezko beteranoetan ere Sakanako Jone Pelaez izan zen txapelduna. Garaileak zirkuitoari eman beharreko lau bueltetan denbora ona egin zuen, lehenengo itzulian 1:11:18ko partziala egin zuen, bigarrenean 1:07:88ko partziala, hirugarrenean 1:09:52 eta laugarrenean 1:04:59ko partziala.Bestale, Hodei Mazkiaran (Espainako txapelduna, eta brontzea Munduko Txapelketan) txirrindulariaren eta Antton Zelaia Dantzaleku Sakana Taldeko korrikalariaren arteko desafioa bertan behera uztea erabaki zen. Antolatzaileek adierazi zutenez, bota zuen zaparradaren erruz, arrisku handia zegoen bueltetan txirrindua lurrera joateko, lurra irristakorra baitzegoen.Gizonezko senior mailan: 1. Raul Amatriain 4:33:17 2. Jaouad Boulame 4:36:11 3. Imanol Cruz 4:37:12 4. Ilario Ventura 4:38:48 5. Oscar Primo 4:39:00 6. Jesus Rey 4:39:33 7. Iñigo Irazoki 4:47:17 8. Ander Biguri 4:49:27 9. Atxon Zelaia 4:49:40 10. Ivan Gonzalez 4:49:58 11. Iñigo Monreal 4:52:45 12. Esteban Berdud 4:57:41 13. Gorka Garcia 5:04:53 14. Pitxi Gomez 5:10:34 15. Kepa Rey 5:10:45 16. Martin Orradre 5:25:34 17. Xatur Espeleta 5:25:49 18. Angel Lopez 5:25:59 19. Kike Alsasoro 5:26:00 20. Peio Espeleta 5:39:40 21. Xanti Aguirre 5:47:40 22. Jose Antonio 5:49:56 23. Jesus Lezea 6:05:30 24. David Pina 6:14:34 25. Jose Ignacio Reparaz 6:14:47 26. David Franco 7:36:48Emakumezko senior mailan: 1. Maitane Melero 5:24:31 2. Nerea Abrego 5:27:18 3. Nieves Zarza 5:34:19 4. Marta Muñoz 5:37:14 5. Maria Arrieta 5:40:41 6. Zuriñe Zabala 5:48:56 7. Blanca Marin 6:52:46 8. Pili Abad 7:17:45 9. Jone Pelaez 7:39:23 10. Loli Mendoza 7:39:25Gizonezko beteranoetan: 1. Francisco Javier GomezEmakumezko beteranoetan: 1. Jone PelaezHaur maila mutiletan: 1. Ruben MendinetaHaur maila nesketan: 1. Nerea ParraHasi berri mailan mutiletan: 1. Aitor San MartinHasi berri mailan nesketan: 1. Ane CanteroBenjamin mailan mutiletan: 1. Mikel AgirreBenjamin mailan nesketan: 1. Olatz AzazetaPre-benjamin mailan mutiletan: 1. Julen SaezPre-benjamin mailan nesketan: 1. Laura Zubieta