San Adrian Txapelketa. Etxarri Aranatz

Guaixe 2007ko ekainaren 14a

Euskal Erriari Etxarriko pilota lekua lehenengo partidatik jendez betetzen ari da lehenengo jardunalditik hasita, eta ostiralean jokatuko diren finaletarako pentsatua dago, agian, pilota lekuko atzeko aldea aulkiz bete beharko dutela antolatzaileek. Pasa den ostiralean, final erdiak jokatu ziren, gaueko ordu txikiak arte iraun zuten hiru partidek emozio handikoa izan ziren. Aipatzea Ijurra-Ulanga bikote etxarriara txapelketatik kanpo gelditu zirela, bere partida galtzean. Partida gogorra eta lehiatua izan zen, nahiz eta markagailuak horrelakorik ez esan, baina, bi bikoteetariko edozeinek irabazi zezakeen. Kadete mailako partida, azkenean, 17na berdindu eta gero, Arrietak irabazi zuen partida bizi baten ondoren. Promesa mailakoa, Yoldi-Etxeberria bikoteak garaipena lortu zuten asko sufrituz.Ostiralean jokatu ziren partidak:Haur mailan: Idoate-Gabirondo 18/Ijurra-Ulanga 11Kadete mailan, lau terdian: Arrieta 18/Arzelus 17Promesa mailan: Iturrioz-Beroiz 19/Yoldi-Etxeberria 22Ostiralean, 22:00etan, San Adrian bezperan jokatuko diren partidak:Haur mailan: Jaka-Lasa/Idoate-GabirondoKadete mailan, lau terdian: Mendinueta-ArrietaPromesak mailan: Salaberria-Otxandorena/Yoldi-Etxeberria.