Jon Maiak jasoko du Etorki(zu)nak saria-Aniztasunaren soinua

Guaixe 2007ko ekainaren 14a

Hori kontuan hartuz, sariketako epaimahaiak erabaki du Jon Maia Soria bertsolariari saria ematea.  Epaimahaiak saria ematerako orduan baloratu zuen "Zumaiako bertsolari ezagunak, euskalduntasunetik, bere jatorria onartu eta ondoren aldarrikatu izana". Horrekin batera, kontuan izan dira Euskal Herriko bertsolari final batean bere abuelo eta abuelari bota zien bertsoa. Edo berriki Txalaparta argitaletxearekin kaleratu duen Riomundo liburua (aurki 7. argitalpena ikusiko duena). Baina batez ere, hunkigarria iruditu zitzaion epaimahaiari "Euskal Herri osoan ematen ari den hitzaldi mordoa, bere esperientzia eta familiaren bizipenak kontatzen, ehunka euskaldun islatuak sentitu diren bizipenak, zuzenean etorkinen ikuspuntutik kontatuak". EpaimahaiaSariketako epaimahaikideak honakoak izan ziren: Begoña Zabala, Iruñeko Zabaldi elkarteko kidea; Begoña Petxarroman, antropologoa eta Ankulegiko kidea; Silvia Carrizo, kazetaria eta Malen Etxeko kidea; Mario Zapata, soziolinguistikan eta immigrazioan aditua; Olatz Irizar, Ziordiko zinegotzia eta Mankomunitateko Euskara Batzordeko kidea eta Gorka Ovejero, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria.Jon Maia Soria bertsolariaren izena deliberazio askoren ondoren atera zen. Epaimahaiak, esku artean, saritzeko zituenen artean hauek zeuden: Anitzak, Txema Auzmendi, Jon Maia Soria, Barriketan Euskara Taldea eta Fato Cultural Galego Daniel Castelao. Baten dako saria izanen da aurten, baina beste hautagaiak ere "ongi ikusiak" izan ziren eta beste edizioetarako aintzat hartuak izanen dira.