Giro ederrean joan zen Andra Mari ikastolaren festa

Guaixe 2007ko ekainaren 14a

Esaterako plazan egitekoa zen omenaldia, euriagatik pilotalekura aldatu zuten.Omenaldia Andra Mari ikastolak bere festa egunean zenbait pertsona omendu nahi izan zituen, ikastetxean egin duten ibilbideagatik. Hala, Goikoetxea-Jauregi familia omendua izan zen 25 urtez ikastolako bazkide izan delako. Denbora bera daramate Andra Marin lanean Kontxu Gainza eta Puri Gartziandia irakasleak. Haiek ere merezitako omenaldia jaso zuten Arbizun. Maite Arangoa ere omendua izan zen. Maite orain dela 33 urte, Arbizuko ikastola sortu zenean, herrian aritu zen lehen irakaslea izan zen eta ikastetxearen festa egunean bere lana eta ahaleginak publikoki onartu nahi izan zituzten.