Musika eskolako aurre-matrikula epea zabalik dago

Guaixe 2007ko eka. 14a, 00:00
Orain Altsasuko musika eskolan aurre-matrikula egin nahi duenak astelehenetik ostegunera 9:30etik 11:30ra arte dute idazkaritza zabalik (948 564 581), bestela irakasleei eman diezazkiekete datuak. Hauexek hain zuzen: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Horretaz gain, musika-lengoaiarako izena eman bada matrikulatu den azken ikasturtearen berri eman behar du ikasleak. Horrekin batera klasea euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahiko lukeen adierazi behar du. Bestetik, instrumentu bat ikasi nahi dutenek, aukeratutako instrumentuaz gain, matrikulatutako azken ikasturtea zein izan den jakinarazi eta ikasketak euskaraz edo gaztelaniaz egin nahi dituen esan behar du. FamiliakIzena emateko epealdi hori zabaltzea sustatu duena "musika eskolaren hobekuntza eta egonkortasuna bilatzen duten" familia talde bat da. Talde hori udalak patronatuko estatutuetan aldaketa eta egokitzapena abian jarri zuenean osatu zen eta irakasleen greba deialdia zela eta handitu egin zen. Familia talde horrek udalari hainbat eskakizun egin dizkio "plantilla egonkorra dagozkien tituluak dituzten irakasleekin, estatutu berriak, funtzionamendurako araudia, plan pedagogikoa..." Horiek guztiak udalarekin adostu eta beharra ikusten dute familiek, "kalitatezko eskola" bermatzeko.