Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxari bere babesa azaldu diote Arakilgo, Arbizu eta Lakuntzako udalek, (Irañeta, Arruazu, Uhartekoek ere gaiarekiko interesa azaldu dute), eta Izurdiaga, Etxeberri, Egiarreta, Etxarren, Zuhatzu, Satrustegi, Hiriberri eta Ihabarko kontzejuek. Erakunde haietako hautetsiak ere izan ziren ibilbidean. Haietako batzuek geldi dezagun AHT-a, kontsulta eta informazioa leloa zuen pankarta eraman zuten. MezuaErrotzera iritsi eta gero, han bilkura egin zuten eta AHT gelditu! Elkarlanak eta lehen aipatutako erakundeetako ordezkariek adostutako idatzia irakurri zen. Sinatzaileek galdetu zieten Nafarroako Gobernuari eta Sustapen Ministerioari "bailara honek zergatik ordaindu behar duen bere lurrarekin azpiegitura hau, zein izanen den benetako onura Nafarroan, EAEn edota Estatuan bizi diren gainontzeko herritarrendako, eta zein izanen den ordaindu beharreko prezio ekonomiko, sozial, lurraldezko eta ingurumenekoa". Horretaz gain, informazioa eskatu zieten erakundeei, besteak beste, honakoa jakiteko: "Abiadura Handiko Trenaren kostuak eta onurak zeintzuk izanen diren: giza osasunean izanen duen eragina —elektromagnetismoa eta zarata, esate baterako—. Naturan, faunan edota hidrologian izanen duen eragina. Mega-azpiegitura bat eraikitzeko zer behar dago gizartean? Zein da bere errentagarritasun soziala? Zenbat energia aurreztuko da tren honen bidez? Zer gertatuko da egungo trenbideekin? Garraio azpiegiturei buruzko informazio zabala dugu, baina zer gertatzen da Nafarroako mugikortasun politikarekin?"ErakundeeiBildutakoek Nafarroako Gobernuari eskatu zioten "obrak aurreratzeko asmoarekin atzera egin dezan, eta azpiegitura hauen benetako beharra zein den horri buruzko eztabaida sor dezan, eta Nafarroako Energia Plana-Muga 2010 berrikus dezan eta horrela erkidegoa aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekin bat egin dezan". Bide batez ibarreko erakundeengana ere zuzendu ziren: "udalei zein mankomunitateari eskatzen diegu aukera eman diezaieten herritarrei AHTri buruzko informazioa eduki dezaten eta horretarako beharrezkoa diren bitartekoak eskaini diezaieten. Eskatzen diegu ere Nafarroako Gobernuari eta Sustapen Ministerioari informazioa exijitu diezaieten, eta, halaber, herritarren nahia errespetarazten horien aurrean".Azkenik, nahi bat adierazi zuten, "egitasmo horren dirua gure herrien eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko erabiltzea, eta dauzkagun gizarte arazo handienei erantzuna ematea: osasuna, hezkuntza edota etxebizitza".