Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana Triatloi taldeko hiru gizonezkok parte hartu zuten Euskal Herriko saiorik jendetsuena den honetan eta, eguraldi ona lagun, maila polita erakutsi ere bai. Lehenik 1,5 kilometro egin zituzten igerian Kontxako ur gazitan. Jarraian, txirrindula hartu eta 40 kilometro aldapatsuko lasterketari aurre egin zioten eta bukatzeko 10 kilometro Kontxako pasealekuan korrika egin. Giroa aparta izan zen eta zer esanik ez parajea, Donostiako Kontxako Hondartza. Parte hartu zuten 500 lagunen artean besteak beste estatuko jendea zegoen, Frantziakoa, Zelanda Berrikoa nahiz Austriakoa. Hala ere, lehen postua 2:04:30ko denborarekin Hektor Llanos gasteiztarrarentzat izan zen. Parte hartzaile sakandarrei dagokienez, hauek izan ziren hurrenez hurren hirurek lortutako emaitzak:Postua Kirolaria Denbora guztira Diferentzia 1.arekin100. Martinez Rodríguez, Alberto 2:30:46 0:26:16114. Lakuntza Arretxe, Mikel 2:32:04 0:27:34202. Azurmendi Celáis, Juantxo 2:41:23 0:36:53Parte hartu zuten 39 taldeen artean Sakanakoa 26. sailkatu zen.Aurtengo denboraldia aurrera doa eta hurrengo zitak Zumaian, Gasteizen nahiz Frantzia aldean eginak dituzte gure bailarako kirolari hauek. Aipatutako probekin aurtengo denboraldiari agur esateko asmoa azaldu dute, izan ere, entrenatzen jarraitu arren, gustura hartuko dute atseden hiru gizonek.