Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agerraldian ere udalen bestelako kudeaketa eredu baten alde agertu ziren, "herritarren partehartzean, demokrazian eta gardentasunean oinarritutakoa". Halaber, 3 konpromiso hartu zituzten: "Gure esku dauden udaletan ahalik eta eperik laburrenean auditoria independente bat egitea udalaren egoeraren berri zehatza izan eta herritarrei horren berri emateko; kargu publikoen soldatak jaistea eta herriarengan eragiten duten azpiegitura eta makro proiektuen aurrean, herriari zuzenean hitza emateko bitartekoak jartzea". EAE-ANVko kideendako konpromiso horiek "udalak herritarren zerbitzura jar daitezen gutxieneko neurriak dira". Alderdi ekintzaileak Lakuntzako eta Arbizuko alkatetzak ditu Sakanan.