Nagore finalera

Guaixe 2007ko uztailaren 5a

Iaz ere, bikote honek jokatu zuen finala eta Irurtzungoak irabazi zuen txapela (22-11). Jorge Nagorek Zudairen jokatutako finalerdiko partiduan aurreikuspenak bete zituen eta erraztasunez Fernando Arretxe garaitu zuen. Hala ere, partiduaren lehen erdia lehiatua izan zen, Zudairekoak oso ongi erantzun baitzion irurtzundarrak jarritako erritmo azkarrari eta markagailua parekotasunez mugitu zen. Alabaina, Nagorek 11-12 tantotik aurrera jokoaren intentsitatea igo eta 11 tantorekin utzi zuen Arretxe. Azkenean 12-22ko emaitza eman zen. Zudairen ere, jaialdia irekitzeko Antxia-Gorriti / Lasa-Altuna partidua iragarria zegoen, baina Altuna ezin izan zen pilotalekura irisi eta Lasa etxarriarra Antxiaren aurka lehiatu zen. Kasu horretan, Sakandarrak tanto batengatik izan arren (22-21) ez zuen garaipena lortu. Gorriti Zumarragan Bestalde, bihar, Gorriti Nafarroako 4 ½ ko frontis txapelketako partidua izanik, Zumarragan arituko da. Arratsaldeko 18:00etan hasten den jaialdiko 2. partidua jokatuko du. Orduan, Aritz Lasa bikotekidearekin batera, Capellan eta Elkororekin neurtu beharko dituzte indarrak.