Nazioarteko Morkots

Guaixe 2007ko uzt. 19a, 00:00

Astero-astero Guaixen bere zintak argitaratzen dituen marrazkilariak Portugalgo Sintra hiriko marrazki lehiaketan onenen artean aukeratua izan da eta bere lana atzerrian ikusteko aukera izanen da.

Morkotsek lehiaketako umore editoriala sailera iazko abenduaren 7an Guaixen argitaratutako zinta bidali zuen. Augusto Pinocheten heriotza gai hartuta, militar txiletarra infernuan ageri da, aurrean deabrua izutua duela. Epaimahaiak aukeratutako zinta http://morkots-guaixe.blogspot.com helbidean ikus liteke.

Sariketa 3. urtez jarraian Sintrak World Press Cartoon nazioarteko lehiaketa antolatu zuen. Sariketa horretan iaz argitaratutako lanak aurkez zitezkeen. Lehiaketak 3 maila ditu: umore editoriala, karikatura eta umore karikatura. Bakoitzean 3 sari banatzen dira. Hala, lehiaketara 62 herrialdeetako 311 argitalpenetako 390 marrazkilariren 832 lan aurkeztu ziren.

Egileek lan originala eta hura argitaratu zen publikazioa bidali behar zuten lehiaketara. Portugal, Kanada, Amerikako Estatu Batuak, Japonia eta Frantziako kideez osatutako epaimahaiak lan guztiak aztertu eta sariak banatu zituen. Horrekin batera 57 herrialdeetako 277 argitalpenetako 286 marrazkilariren 403 lan aukeratu zituen epaimahaiak. Lan horiek guztiak Espainia, Belgika, Argentina, Mozambike eta Hego Afrika bisitatuko dituen erakusketa batean jasoko dira. Horretaz gain, zinta eta karikatura guztiak jasotzen dituen katalogo bat argitaratu da. Hartan Morkots eta Guaixe itzal handiko marrazkilari eta argitalpen handien ondoan ageri dira.

Zintak 
Lehiaketara aurkeztutako zinten protagonistak gatazkak, askatasunen mehatxuak, gizarte eta kulturako gai handia keta bestelakoak dira. Esaterako, Morkotsen mailan irabazle suertatu den lanak, Cristina Sampaio portugaldarrarenak, Europako Batasunaren inmigrazio politika salatzen du.