Udaleko bi taldeen artean banatu dute ordezkaritza

Guaixe 2007ko uzt. 27a, 00:00
Horrekin batera, Ergoienako Udalak erabaki zuen bilerak hileko azken ostegunetan egitea, 20:00etan. Aldi berean, euren jardunagatik orain arte zinegotziek kobratzen zuten kopuru bera jasoko dute. Ibarra beste erakundeetan ordezkatzeari dagokionez, Tomas Andueza Elso alkatea izanen da Sakanako Mankomunitateko batzar nagusira eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitateko bileretara joanen dena. Mankomunitateko euskara batzordeko bileretara alkatearen taldeko Jose Ignacio Gurutxarri Lakuntza joanen da. Batzarramendi taldeko Fidel Marin Lizarraga mankomunitateko kirol batzordeko bileretan parte hartuko du eta bere taldekide Fernando Etxauri izanen da Sakanako Garapen Partzuergoan Ergoiena ordezkatuko duena. DimisioaErgoeinako Udalaren bilera berean Askogain taldeko Juan Jose Azpiroz Navarro zinegotziaren dimisioa onartu zen. Zerrendan hurrengoa den Jose Navarro Navarrok ordezkatuko du dimisioa eman duena. Egin beharreko paper guztiak ongi bete eta gero hartuko du azken horrek zinegotzi kargua.