Udalak musika eskolako estatutu berriak onartu ditu

Guaixe 2007ko uztailaren 27a

Hala ere, EAE-ANVk bere aldeko botoaren zentzua azaldu nahi izan zuen. Arantxa Bengoetxeak esan zuenez "ez dira estatutu onenak baina martxan jartzeko eta egoera aldatzeko" haien alde egin zuten. Hori bai, etorkizunean estatutuak "hobetzeko asmoa" azaldu zuten ekintzaileek. Bilkuran erabakitakoaren arabera, talde bakoitzeko ordezkari bana izanen da patronatuan ordezkatuta, hauexek: Unai Hualde, MAriano Garcia, Arantxa Bengoetxea, Francisco Javier Cerdan eta Arturo Carreño. EstatutuakMusika eskolako patronatuaren araudi berria udalaren, familien eta zenbait irakasleren artea osatu da. Estatutuen kapituluek jasotzen dute, besteak beste, zein helburu dituen patronatuak, gobernu eta administrazio organoak zein diren eta haien egitekoa, eskola kontseiluaren osaketa eta funtzioak, udalaren esku hartzea nola egin daitekeen eta langileriari buruzko guztia.