Lopetegi Equipamiento diseinu sariketako finalerako sailkatuta

Guaixe 2007ko uzt. 27a, 00:00
Hautaketa aurkeztutako argazkietan oinarrituta egin dute epaileek. Orain epai mahaikideak  hautatutako establezimenduetara bisita eginen dute eta haien epaia urteko azken hiru hilabetekoan jakinen da. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbarak, Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofizialarekin eta Nafarroako Merkatarien Federazioarekin batera, Diseinu Saria antolatu du 7. aldiz. Lehiaketa horren helburua da "establezimenduak bere barne eta kanpo irudiaren kudeaketa aintzat hartzea eta sustatzea, baita espazioaren kudeaketa konpetentziarengandik bereizteko eta bezeroak fidel bihurtzeko tresna modura erabiltzean egindako ahalegina".