Juan Cruz Maiza Artola Frantzian atxilotu dute

Guaixe 2007ko uztailaren 27a

Poliziak hiruei ETAko kide izatea leporatzen die. Iturri horien arabera atxilotutako pertsonak ETAko logistikako taldekoak lirateke. Etxarriarra talde horretako buru jo dute. Polizia iturriek zabaldu dutenez apartamendu hori duela gutxi alokatu zuten eta jendarme baten emaztearena da. Dirudienez, poliziak apartamendua zaintzapean zeukan uztaila hasieratik hona, eta polizia iturrien arabera, hiru atxilotuak zakuak soinean ihes egitekotan zeuden, atxilotu zituzten unean. Iparragirre eta Cornago atxilotu zituzten lehenik, beren autoan, apartamendutik atera ondoan. Ondotik Maiza Artola atxilotu zuten, apartamenduan. Polizia iturrien arabera, lehen bi atxilotuak etxetik zakuekin ateratzen ari zirela ikustean erabaki zuten operazioa hastea. Atzo, etxea miatzen aritu zen polizia. EtxarriarraJuan Cruz Maiza Artolak 56 urte ditu. Etxarri-Aranazkoa da. ETAko azpiegitura taldeko arduradun izatea leporatzen diote. Bestalde, ETAren su-eten garaian Espainiako Gobernuarekin ETAren izenean negoziatu zuen kideetariko bat dela ere zabaldu da. 2005ean epaitu zuen Frantziako justiziak Juan Cruz Maiza Artola, ihesean zegoela. Bederatzi urteko kartzelara kondenatu zuen, erreserbako komandoen buruzagi izatea leporatuz. ETAko azpiegitura taldeko arduradun izatea ere leporatzen zioten auzi hartan.