Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxaren akaberan Pernando Barrenak hitza hartu zuen. Batasuneko mahaikideak aitortu zuen, "oraingoz arrakastatsua gertatu ez bada ere", prozesuak balio izan diela "sakonago errotzeko elkarrizketa eta negoziazioa direla gatazka gainditzeko bide bakarrak". Mahaikideak bere jardunean aipatu zuenez, "gatazka ondo itxi behar da, jokaleku berria ongi irekitzeko". Hala, Ipar zein Hego Euskal Herrirako ezker abertzaleak egin dituen proposamenen onura defendatu zuen, ezker abertzalearendako konponbiderako osagaiak biltzen dituelako. Pernando Barrenak Espainiako eta Frantziako estatuei zuzendu zitzaien esateko: "ez dute arazoa ezker abertzalearekin. Benetako arazoa bere burua naziotzat duen eta bere etorkizun politiko eta instituzionala erabakiko duen herriarekin dute". Bere ekimen politikoa sendotzeko eta zabaltzeko bidean lan egingo du Ezker Abertzaleak.