Sakako Turismo Bulegoak 1.013 informazio eskaera erantzun ditu

Guaixe 2007ko irailaren 13a

Turisten profilaUda partean Sakanako Turismo Bulegotik 936 bisitari pasa dira. Gainera, 66 telefono dei eta 13 e-posta jaso dituzte informazio eske. Bisitarien jatorriari erreparatuz gero % 84,72a (793 bisitari) estatukoak ziren. Gehienak, 350, Euskal Autonomi Erkidegokoak ziren (166 Gipuzkoakoak, 164 Bizkaikoak  eta 20 Arabakoak). Kataluniarrak 146 bisitari izan ziren (109 Bartzelona, 22 Girona, 6 Tarragona eta 9 Lleida), 132 bisitari nafar izan ziren eta 22 Valentzia aldekoak.  Turismo Bulegoak hartutako informazio eskaeren % 15,28a (143 bisitari) atzerritarrek egindakoak ziren. Gehienak holandarrak (47), frantziarrak (41), eta Erresuma Batukoak (22) ziren. Belgikarrak (13) eta italiarrak (9) ere izan dira informazioa eskatu dutenak.                             Bisitariak                            Guztira    Estatukoak    AtzerrikoakGaragarrila*           83                77                6Garila                    352             288                64    Agorrila**              501             428               73*Hilaren 15ean zabaldu zen bulegoa.**Irailaren 5era arteko datuak. Turismo bulegotik gehien pasatu diren bisitariak 30 eta 40 urte bitartean eta seme-alabak dituzten familiak izan dira. Taldean edo bakarrik bidaiatu duten bisitarien informazio kopurua txikiagoa izan da. Turismo bulegora jo duten pertsonek lehenik Sakanako ibilbide, interes gune, ekitaldi eta abarren berri eskatu du. Batez ere oinez egiteko ibilbideen berri eskatu dute. Baita bizikletan egitekoak ere. Urbasari buruzko informazio eskaera zabala izan da. Nafarroari buruzko informazioa eskatu dutenean Erriberri, Xabier eta Lizarrari buruzkoa izan da. Horretaz gain, garraiobide, mapa eta plano eta jatetxeen berri ere jaso nahi izan dute bisitariek. Sakanako Turismo Bulegotik pasa diren bisitarien % 15 eguna ibarrean pasa zuten pertsonak ziren. % 80ak Sakanan lo egiten zuten, haietatik % 85 kanpinean. Eta, azkenik, informazio eskatzaileen % 5a lagunen etxean edo bestelako establezimenduetan ari ziren lo egiten.  InkestakSakanako alojamenduetan inkestak zeuden bisitariek osatzeko eta jasotako informazioaren arabera zera jakin daiteke: Sakana bisitatzeko arrazoi nagusia natura, lasaitasuna eta gastronomia dira. Gutxiago artea, kultura eta ohiturak. Batzuk kokapen geografiko bikaina nabarmendu dute eta beste batzuk aitortu dute Sakanara etorri direla Nafarroako beste eskualde batzuk beteta zeudelako. Sakanaren berri, batez ere, internet eta prentsaren bidez jaso dutela esan dute bisitariek. % 30 inguruk ibarra lehendik ere ezagutzen zuten eta errepikatu egin dute. Gehien bisitatutako guneak Urbasa (Urederrako sorburua nabarmen) eta Aralarko Santutegia dira. Urbasa eta Lizarrusti-Aralaren seinaleztatutako ibilbideak ere nabarmentzen dira. Euskal Herriko beste toki batzuetara egindako txangoak ere azpimarratu dituzte. Bisitariak, oro har, pozik daude Sakanan. Hala ere, monumentuen kontserbazioan edo interes puntu eta ibilbideen seinaleztapenean eta ordutegian zer hobetu badugula uste dute bisitariek. Agorrilean dagoen jatetxe eskaintza eskasa eta eskualdeko esku orri turistikoen falta sumatu dute bisitariek. Horregatik Sakana gehiago sustatzea, seinaleztapena hobetzea eta eskaintza eta ibilbide zehatzagoak egitea proposatu digute bisitariek. ProposamenakSakanako Turismo Bulegoak bere jardueren txostenean hainbat proposamen egiten ditu: udan aisialdi eta kultura jarduerak antolatzea; dauden azpiegiturak baliatuz oinez edo bizikletan egiteko bideak seinaleztatu; dauden ibilbideak egoera egokian mantendu; Sakanarako logotipoa sortu; sustapen elementuak sortu edo gehien bisitatzen diren tokietako azpiegiturak hobetu. Azken finean dagoena hobe baliatzea eskualdean etekinak utz dezan. JarduerakGaragarrilaren 15ean mustu zenetik irailaren 7ra arte, Etxarri Aranatzen zegoen turismo bulegoan hainbat lan egin da, turistei informazioa emateaz gain. Hala, bisitarien inguruko datuak jaso dira; Garapen Partzuergoak argitaratutako ibarreko turismo gida hainbat tokitan banatu da; herri bakoitzaren eskaintza turistikoa osatu da; turismo bulegoa ezagutzera eman da eta Artzain Egunean gida banatzeko puntua jarri da besteak beste. AurrekariakSakanako Mankomunitateko Garapen Agentziak sustatuta 1999ko, 2000ko eta 2001eko udetan Altsasun turismo bulegoa izan zen. Garapen Agentziako eta turismo bulegoko arduradunek ibarreko turismo sektorearen diagnosia egin zuten baina ez zen inolako jarduerarik egin eta proiektuak ez zuen aurrera egin eta Altsasuko bulegoa ez zen gehiago zabaldu. Hala ere, zabalik izan zen 3 uda haietako datuak hauek dira:                            1999                                2000                                    2001            Bisitariak    Telf. deiak        Bisitariak    Telf. Deiak    Bisitariak    Telf. deiak                      881        44 (jatorritik)         413        30                        348        45Garilan        219        8                                93        9                           122        13Agorrilean   487        12                           219        12                         184        22Irailean        175        24                           101        9                             38        10* 3 urteak kontuan izanik bisitarien % 8,7 atzerritarrak ziren.