Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bai, basoan ibili diren gehienek ziza mota hori besterik ez zuten buruan, eta saskian edo poltsan. Mikologiaren zientzian zaletuagoak direnak, ordea, naturak garai honetan eskaini dien ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan dute. Nahiz eta, batzuk dioten oraindik ere gehiago etorriko direla. Gutxi-asko, sakandar gehienek izan dute egun hauetan hartu berriak ziren ontto eta zizak dastatzeko. Bestela sukalderen batetik ateratako usainarekin konformatu behar izanen zuten. Teknologia berriak, gainera, ziza biltzailearen lagun bihurtu dira. Aurreko urteetan onttoak non opatu zituen markatzen die batzuei GPS gailuak. Beste batzuk, telefono mugikorraren bitartez opatu dutenaren argazkiak bidali izan dituzte. Eta behin zizak etxean, izozgailuek onttoak urte guztian dastatzeko aukera ematen dute. Hala ere, aurten basora joan diren biltzaileen artean hizketa-gaia ez zen "ziza-lapurren" ohiko gaia edo non atera diren ontto gehiago edo gutxiago, Ultzaman zabaldutako mikologia parkea baizik. Ziza eta onttoak hartzeagatik ordaindu beharra ote dagoen baizik. Denetarako iritziak daude, jakina.