Asteartean aurkeztuko dute herrian gas naturalez hornitzeko proiektua

Guaixe 2007ko irailaren 13a

EgitasmoaBi aldeek sinatutakoaren arabera, herriaren mendebaldera erregulazio eta neurketa estazioa eginen da. Altan hartutako gasa Aldabeko bidetik eta Errekondokotik sartuko dute Arbizura. Behin herri-gunean, hainbat adarren bidez herri osoan banatuko da gas naturala. Arbizun gas naturala banatzeko sareak, herri-gunean, guztira 8.953 metro lineal izanen ditu. Arbizu erregai horretaz hornitzeko lanek 538.005 euroko aurrekontua dute. Arbizuko Udalak, sinatutakoaren arabera, Utzubar industrialdeko zabaltzera gasa eramateaz arduratuko da. Horretaz gain, etorkizunean sareak berritu edo urbanizazio berriak egiten direnean udalak gaserako azpiegitura eginen du. Herri lanak udalak ordainduko ditu eta erregaia garraiatzeko beharrezko materialen kostua enpresaren bizkar geldituko dira. Hitzarmenean jasotzen denez, Arbizuko Udalak, pixkanaka, gas naturala erabiltzen dituzten berogailuak eta ura berotzeko sistemak jarriko ditu enpresen mintegian, Aldabide jubilatu elkartean, ikastolan, herriko eskolan, herriaren etxean, kiroldegian eta landa hotelean. Gas Navarrak, berriz, konpromisoa hartu du lanak hasi eta urtera aipatu eraikinetan erregai hornidura ziurtatzeko.