Udal taldeak informatizatu eginen dira

Guaixe 2007ko irailaren 13a

Hori guztia erosteko Altsasuko Udalak aurrekontuan aldaketa eginen dugu eta 13.000 euro bideratuko ditu erosketa egitera. Udalaren asmoa da udal talde bakoitzari e-posta helbide bat ematea eta hara bidaltzea udaleko txosten, deialdi eta gainontzeko informazioa bidaltzea. Neurri horrek paper gastua murriztuko duela espero da. PSNk eta NaBaik hitzartutako gobernu akordioan jaso zegoen puntuetako bat da hori. Bestalde, udal bilkura berean Sakanako mankomunitateko euskara eta kirol batzordeetan udalaren ordezkariak izendatu ziren. Jonjo Agirre ariko da lehenengoan eta Iñaki Migel bigarrenean. PeruIzan zen lurrikara dela eta Peru aldera laguntza bidali eta elkartasuna adierazteko mozioa aurkeztu zuten NaBaik eta PSNk. Bilkuran erabaki zen gaia Ongizate Batzordean aztertzea eta zehaztea zein erakunderen bidez bideratu daitekeen udalak emanen dituen 3.000 euroak.