Tren sarearen kontrako bi eraso izan ziren

Guaixe 2007ko irailaren 24a

Arbizun katenariaren kontrapisuak hautsi zituzten. Erasoaren ondorioz Gasteiz eta Madril arteko bidea egiten zuen trenak ordu erdi geldituta egon behar izan zuen Altsasuko geltokitik kilometro erdira. Ondoren Araiaraino atoian eraman zuten eta handik bere bidea jarraitu zuen. 10 bidaiari zeuden trenean. Erasoaren berri emanez SOS Navarrak deia jaso zuen 02:17etan. Pertsona batek Iruñeko telefono kabina batetatik deitu erasoa aldarrikatu zuen. "Euskal estatua eraikitzeko baldintza demokratikoak" eskatu zituen eta "Abiadura Handiko Trenaren aurka hitz egin zuen. Beste erasoa, Irurtzundik 3 km-ra jazo zen. Arketa bat zabaldu eta barruan sua piztu zuen norbaitek. Egun hartan Alesbesen beste eraso bat izan zen. Erasoak salatu egin zituzten, besteak beste, Nafarroako Gobernu ordezkaritzak, CCOOko tren sektoreak eta Alderdi Sozialistak.