Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erasoak kalte handiak eragin ditu kale nagusiko 32. zenbakian: kutxa ez ibilitzeko moduan utzi du eta aretoa kearekin belztuta gelditu da. Guardia Zibila ari da erasoaren nondik norakoak ikertzen eta "kale borrokarekin" lotu du. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak jazotakoa gaitzetsi egin du. Ordezkaritzarendako "Nafarroako gizartea beldurtu eta erkidegoko ekonomia, politika eta gizarteko agenteen jarduera baldintzatzeko" halako erasoak "antzuak" dira. Nafarroako Ezker Batuak gertaera gaitzetsi egin zuen.