Jende asko erakarri zuen bigarren eskuko azokak

Guaixe 2007ko ira. 25a, 00:00
Azokan zegoen genero gehiena, liburu, elektratresnak, arropa, disko eta bestelakoak, 1, 2 edo 3 eurotan jarri zituzten salgai Itxipurukoek. Pixka bat garestiagoak ziren objektuak ere bazeuden. Aurreko edizioan bezala, oraingoan ere arropa lurrean, muntoi batean, jarri zuten. Jendea oso gustura egon zen arropa artean begiratzen. Hain gustura zer Itxipurukoak ohartu diren arropa salmentak nabarmen egin duela gora. Igandeko azokak beste anekdota bat ere utzi zuen. Orain arte antolatutako azoketan saldutako objektu garestiena saldu zuten. Azokak ateak zabalik zituela, iruindar bat agertu zen eskuko ordenagailua aldean zuela eta Itxipurukoei eman zien, azokan sal zezaten. Ordenagailuaren kalitatea oso ona zela kontuan hartua 200 eurotan jarri zuten salgai eta 5 minutu iraun zuen. Igandean Itxipuruk 1.177 euro eskuratu zituen Iuzko-Ural´sk umezurztegia laguntzeko. Horri aurreko astean egindako elkartasun afarian lortutako 692 euroak gehitu behar zaizkio. Baina, oraindik, kanpaina ez da itxi. Herritarrek euren diru ekarpenak egiteko aukera dute heldu den astera arte.