Eraikinak behar bereziak zituzten haurren ikastetxea hartu zuen, baina aspaldi ez du halako jarduerarik hartzen. Gainera, 2002ko martxotik 2004 otsailera arte eraikinak udal bulegoak hartu zituen, udaletxean lanak egiten zirela. Irakaskuntza erabilerarik ez zaiola ematen ikusirik, lagapenerako baldintzak ez direla bete uste du Uharte Arakilgo Udalak eta berreskuratzeko bidea hasi du.Hirigintza planaUharte Arakilgo Udalak bilkura berean herrirako hirigintza plan berria egitea erabaki zuen aho batez. Egungo hirigintza araudia 1991ekoa da eta irizpideak eguneratzea egoki jo du udalak. Gauzak ondo 2009. urterako hirigintza plana indarrean egotea espero da. 2002an udalean zegoen Agiri Taldeak hasi zuen hirigintza araudi berria egiteko prozedura, baina uhartearren gustukoa ez zen eta bertan behera gelditu zen egitasmoa. Zinegotzien dimisioa ere ekarri zuen. Halakorik ez errepikatzeko bi taldeak aurki bilera eginen dute, hirigintza plana aurrera eramateko jarraitu beharreko metodologia zehaztu eta herritarren parte hartzea nola bideratu aztertzeko.Hirigintzarekin lotuta, udalak udal arkitektoa kontratatzeko baldintzak onartu zituen. Puntu horretan oposizioan den EAE-ANVk abstentzioa eman zuen, "informaziorik gabe ezin delako iritzirik eman". Ekintzaileek udal informazioa lortzeko dituzten zailtasunak salatu zituzten. Bestalde, atzera bota zen, udaletxean bulego bat izateko EAE-ANVk egin zuen eskaera. Horretarako tokirik ez dagoela argudiatu zuen alkatetza duen taldeak. Ekintzaileendako, ordea, "borondate falta dago. Tokia badago, baina gaizki banatuta dago". AldizkariaAlkatetzak duen taldearen eskaera bat bere egin zuen Uharte Arakilgo Udalak aho batez: udal informazio aldizkaria argitaratzea. Bilkuran independenteek eta ekintzaileek erabaki zuten aldizkariak udaleko informazioa zabalduko zuela, ez iritzirik. Argitaratu beharreko edukiak bi taldeek aho batez adostuak izan behar dutela ere onartu zen.