Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Uharteko pilotalekua erabat bete zen norgehiagoka zuzenean jarraitzeko. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontziko eta bi oinbiko moztu behar izan zituen. 3 taldetan banatuta aritu ziren lanean eta Nazabalek lortu zuen garaipena. Etxarrikoarengandik gertu amaitu zuen Larretxeak. Gainontzekoei aldiz, koska atera zieten lehen biek. Kañamaresek denbora gehien behar izan zuen lana egiteko eta azkena sailkatzeaz gain, maila galdu zuen. Sailkapena:1. Nazabal 14.272. Larretxea 14.353. Lopez 16.204. Mindegia 17.185. Barberena 17.576. Senosiain I 18.447. Vicente 19.358. Rekondo 19.459. Senosiain II 20.0010. Kañamares 20.12