Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arga azpiarroaren mendebaldeko eskualdeko aurreko bileretan ibaien egoeraren diagnosia egin eta helburuen aurkezpena egin zuten. Azkeneko bilkurak, ordea, helburu eta lerro estrategikoetako lehentasunak markatu zituzten. Horiek gauzatzeko hartu daitezkeen neurriak ere aurreratu zituzten, nahiz eta horiek lastailaren 17ko bileran zehaztuko diren.Helburuen lehentasunaBildutakoek landu beharreko 5 helburu markatu zituzten eta haien garrantziaren arabera sailkatu zituzten. Hala, bileran izan zirenendako lehentasun gehien duen helburua da lur gaineko eta lurpeko uren kutsadura maila ezagutzea eta murriztea. Bigarren helburua ibai eta erreken emariak hobetzea da. (Bildutako batek kezka azaldu zuen, Arakil ubeldearen iturburuan Bilborako ur hartunea eginen dutelako). Hirugarren helburutzat hartu zuten kontsumorako ur hornidura ziurtatzea, beti ere erabilera arduratsua kontuan izanik. Bildutakoen lehentasunen arabera bete beharreko laugarren helburua uholdeek sortutako eraginak txikitu eta murriztea da. Azkenik, ibai bazterrak hobetu eta bertakoak ez diren espezieen presentzia murrizteko helburua dago.Markatutako 5 helburu horiek lortzeko, bileran izan ziren pertsonek helburu bakoitzean jarraitu beharreko lerro estrategikoak zehaztu zituzten. Lastailaren 17rako bilera deitu du berriro Nafarroako Uraren Foroak. Orduan ubeldeek dituzten arazoei aurre egiteko jarraitu beharreko neurriak zein diren zehaztuko dira. Arazoei konponbidea emanda markatutako lehentasunezko helburuak beteko dira horrela. Honen guztiaren inguruko informazio zabalagoa nahi duenak www.crana.org web orrian du.