Haize Berriak musika elkarteak ibarreko musika eskolen egoera salatu du

Guaixe 2007ko ira. 27a, 00:00
Sakanako musika elkarteak jakitera eman duenez, "hamar urtetan hainbatetan bildu gara legegintzaldi eta sentsibilitate ezberdineko talde politikoekin. Elkarte honek hainbat proposamen, iritzi eta ikuspuntu helarazi dizkie; betiere, Sakanako bizitza musikalaren osasunaren alde". Elkartea kexu da haren proposamenak ez direla kontuan izan eta egoera "salatzeko" garaia iritsi dela iritzi diote. Hala, Haize Berriak elkartearendako "Sakanan musika desagertzeko zorian dago!!".Haize Berriak Sakanako musika elkartea bere oharrean kexu agertu da ibarrean ematen den ahalegin eta baliabideen kudeaketarekin: "Sakanan bost musika eskola ditugu (Irurtzun, Lakuntza, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutia), bakoitza bere udalaren menpe, bost "hezkuntza proiektu", bost aurrekontu, bost diru irteera erraldoi, bost irakasle klaustro, bost, bost, bost,... eta "plangintza ez egokiaren" ondorioz biltzeko oso uzta gutxi".Horri aurre egiteko Sakanako musika elkarteak udalei "exigitzen" die "lanean hasteko Sakanako beharrei egokitutako proiektu musikalen alde, eta musikariak sortuko dituzten musika eskolen alde apustu egin dezatela". Haien iritziz, "musikari berririk gabe, gaur egun dauden elkarte musikalen etorkizuna kolokan" egonen baita.