MRA-ren gol festa

Guaixe 2007ko urriaren 1a

Imanol Arregiren mutilek ostiralean jokatutako partidan ongi jokatu eta garaipena lortu zuten. Ligako 3. jardunaldian MRA Navarra Guadalajararekin neurtu zen eta 6-2ko markagailuarekin garaipen polita erdietsi zuen. Lehen zatia 4 eta 1ekoarekin amaitu zen. 2. zatian talde irurtzundarrak ez zuen gozatu baino egin. Nafarroako Unibertsitate Publikoko zelaian lortutako 3 puntuek, MRA sailkapen orokorrean hirugarren postuan ezarri dute. Hurrengo jardunaldian Mostolesen aurka arituko da etxetik kanpo. Mostoles taldea sailkapenean taulako erdialdeko postuetan dago.