Euskara, jalgi hadi lantokira

Guaixe 2007ko urriaren 3a

Agerraldian adierazi zutenez, "euskararen erabilera txikia da esparru sozio-ekonomikoan, baina euskara ere lan mundura iritsi behar da. Izan ere, lan munduan ematen dute heldu askok beren denboraren zati handi bat". Gero eta euskal hiztun gehiago dagoela ere gogora ekarri zuten. Liburuxkaren aurkezpenean aurreratu zutenez "esku-hartze planifikaturik gabe euskara ez da lan mundura zabalduko". Ziurtatu zutenez "lantokietako hizkuntza nagusia gaztelania izan ohi da eta euskaraz ikasi duten langileen trebetasunek txarrera eginen dute erabilera ezaren poderioz". hezkuntzan, administrazioan, hedabideetan eta beste esparru batzuetan egindako lana finkatzeko "lan munduan eragin behar dela" nabarmendu zuten eta "administrazio, sindikatu, enpresari eta euskalgintzaren elkarlana beharrezkotzat jo zuten". LiburuxkaElkarlanareni deia horretan bide eginez, Sakanako Mankomunitateak, CCOO, EHNE, ELA, LAB eta UGT sindikatuekin batera, "era guztietako enpresei proposatu nahi die euskararen aldeko urratsak eman ditzatela, eta Bai Euskarari Ziurtagiria eskura dezatela". Egiteko hori errazteko prestatu dute asteartean aurkeztu zuten eskuliburua. Haien enpresan euskarari presentzia handiagoa eman nahi diotenek "argibideak eta aholkuak" jasoko dituzte liburuxkan. 1000 ale argitaratu dira, enpresa, komertzio eta sindikatuen bidez banatuko direnak. Bestalde, sindikatuek hizkuntzaren normalizazioan duten garrantzia nabarmendu zuten astearteko aurkezpenean. Haiei baitagokie "negoziazio kolektiboan, hitzarmen sektorialetan eta enpresetako hitzarmenetan euskaren aldeko urratsak egitea, eta, oro har, euskara sustatzeko beharra gizarteratzea". Migel Angel Zubiriak sindikatuen konpromisoa ezinbesteko jo zuen. AdierazpenakMaite Baleztenak nabarmendu zuen "hizkuntza normalizazioa lortzeko euskara esparru guztietan garatu beharra".  Aberri Barandallak azpimarratu zuen haiena nahiko sektore euskalduna dela. Hala ere, administrazioaren "atzera pausoak" zituen, "paperak euskaraz betetzeko ezintasuna jarri zuen horren adibide gisa". Gorka Viergek "ezinbesteko" jo zuen euskara lan munduan sartzea, "presentzia duina" izan dezan. Eta gehitu zuen liburuxka tresna egokia izan zitekeela. Gaizka Uhartek, bestalde, esan zuenez, "marko politikoak ez du ofizialtasuna ziurtatzen". Aurreratu zuenez, delegatuen bidez enpresetan euskarak duen egoeraren azterketa eginen dutela. Horretarako euskara zerbitzuarekin batera galdetegi bat prestatu dute eta horrela eginen dute diagnosia. Egiteko horretara sindikatu guztiak gehituko dira. Azkenik, Bienvebido Gallegok, "pixkanaka" egoera aldatuko dela esan zuen. Babesa azaldu zuen. Baina horrekin ere "hizkuntzagatik inor diskriminatua ez izateko" deia egin zuen. Eskuliburuaren atalakEuskarak lan mundua bereganatzearen garrantziazEuskara planen zabalkundea Euskal HerrianEuskara enpresan txertatzeko arrazoiakNola txertatu euskara enpresanSakanako Mankomunitateak eskaintzen duen laguntzaBai Euskarari Ziurtagiria sakananMerkataritzan euskaraz egitasmoa Sindikatuen eginkizuna