Mankomunitateko batzordeek badituzte arduradunak

Guaixe 2007ko urriaren 2a

Batzorde iraunkorraSakanako Mankomunitateko batzorde iraunkorraren osaketa ere zehaztu zen aurreko asteartean. Hauteskunde emaitzak eta lurralde oreka kontuan izanik 7 kidez osatutako batzordea aukeratu zen. Hor ariko dira NaBaiko Migel Angel Zubiria Galartza (mankomunitateko lehendakaria), Eduardo Urrestarazu Fernandez (lehendakariordea), Txiki Iriarte Vitoria (Irurtzungo alkatea). EAE-ANVk 2 kide izanen ditu batzorde iraunkorrean: Jose Ramon Garin Lizarraga (Lakuntzako alkatea) eta Fran Balda Araña (Arbizuko zinegotzia). Alderdi Sozialistako kide bat ere egonen da mankomunitatearen iraunkorrean, Juan Miguel Perez Hurtado. Independenteen ordezkaria Asier Lakuntza Gutierrez (Irañetako zinegotzia) izanen da.SoldataSakanako Mankomunitateko lehendakariak, Urdiaingo alkate ere badenak, bere lantokian eszedentzia eskatu du bere ardura berriei behar bezala erantzun ahal izateko. Orain lanaldiaren laurden bat Urdiaingo Udalari eskainiko dio eta gainontzeko 3 laurdenak mankomunitateari. Horregatik urtean 26.240 euro kobratuko ditu Migel Angelek. Hala erabaki zuen Sakanako Mankomunitateko batzarrak. Bileran izan ziren 26 kideetatik (3 falta ziren) 13 (NaBai) lehendakariak soldata hori kobratzearen alde agertu ziren, 12k (EAE-ANV, PSN, IUN-NEB eta Arruazuko Udaleko ordezkaria) kontrako botoa eman zuten eta bakar bat (independentea) abstenitu egin zen.