Oihala zabaltzearekin bat hasiko da Irurtzungo antzerki jaialdia

Guaixe 2007ko urr. 5a, 00:00
3 emakumeIrurtzungo antzerki zikloari Atikus Teatro taldearen Teatro Por No... (Por no... quedarnos en casa) antzezlanarekin emanen zaio hasiera gaur. Protagonistak talentu handiko hiru emakume-aktore dira. Seme-alabak hazi eta bikotekideak jasan ondoren, etxean ez geratzearren, eszenatokira igoko dira eta bertatik eszena eta bizitza ulertzeko modu kolorista, dibertigarri eta kritikoa eskainiko dute.Gai asko agertzen dira Por no...antzezlanean: emakumeak, gizonak, denborarenigarotzea eta horren eragina, zinea eta emakume-aktoreak, haien nahiak etaproiektuak. Baina, hitzek ez ezik, abestiek eta barreek ere tokia dute lan horretan. Angel Saguesen zuzendaritzapean Asun Abad, Unma Montosa eta Isabel Lopez aktoreak ariko dira taula gainean. ZikloaIrurtzungo kultur kontseiluak prestatutako antzerki zikloak beste 3 antzezpen hartuko ditu bere baitan. Hilaren 12an, IMAGINATE.ata Teatro taldearen Squash komediarekin barre egiteko aukera izanen da. Lastailaren 19an, berriz, Psicosis Gonsalesen A los cincuenta perdí la cuenta emankizun dibertigarriarekin gozatzeko aukera izanen da. Eta, azkenik, zikloa ixteko, Agerre Teatro taldearen Neska politak, artasoro alaiak antzezlana ikusteko aukera izanen da.