Sariei dagokienez, zaldi onenarena Satrustegiko Juan Aldabak eskuratu zuen. Behor lote onena Fermin Unzilla etxarriarrarena izan zen. Behor onena Etxarriko Mikel Aldasorok aurkeztu zuen. Kume onenaren saria Angel Martinez de Ilarduaiak jaso zuen, etxarriarra hau ere. Beste etxarriar batek, Vicente Ollokiegik, behor eta kume onenaren saria eskuratu zuen. GaztaZaldi-azienda ikusgai zegoen bitartean, Sakanako artzainen IV. gazta txapelketa egin zen. Idiazabal jatorri izendapeneko dastaketa batzordeko Juan Ramon Agirianoren gidaritzapean, Dantzaleku Sakana atletismo klubeko Loli Mendoza, Zaldi Beltza xake taldeko Jose Miguel Mauleon eta Gure Pilota elkarteko Jose Adolfo Ijurkok 7 gazta dastatu zituzten. Onenaren saria Arbizun bukatu zuen, Jose Manuel Arañaren eskutan. Izurdiagako SC Ezkurdiak jaso zuen 2. saria eta 3. Unanuko Migel Angel Garzia Guerrerorendako izan zen. Artisau erakusketak, auzateek, dantzaldiek eta igandeko kirol egitarau zabalak osatu zuten Etxarriko ferien egitaraua.