Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Unanuko Balda-Artola gaztandegiak Helena Espinosa ministroaren eskutik jaso zuten saria, hain zuzen ere, ardi esnez egindako gazten ataleko akzesita. Saria, berriz, Toledoko Corral de Almaguer herriko Quesos Lomichar S.L. gaztandegiak jaso zuen.Mejores Quesos Españoles lehiaketa bi urtean behin deitzen du ministerioak. Aurten lehiaketara 229 gazta aurkeztu ziren. Aurreko 3 edizioetan bezala, oraingo honetan ere Idiazabal jatorri izendapeneko gazta bat sarituen artean dago. Aurretik lehenengo sariak lortu ziren eta oraingoan, esandakoa, akzesita. Idiazabal jatorri izendapeneko kontseilu arautzaileak, bestalde, Unanuko gaztandegiaren erregulartasuna eta ibilbidea nabarmendu nahi izan ditu, "aurkezten den lehiaketa guztietan puntuazio onak lortzen baititu". Jasotako sari batzuk1985ean, Euskadiko lehiaketan 2. saria.1987an, Uharte Arakilgo lehiaketan 3. saria.1988an, Uharte Arakilgo lehiaketan 1. saria.1989an, Uharte Arakilgo lehiaketan 2 saria. Ordiziako XVI. lehiaketan 2. saria.1990ean, Ordiziako XVII. lehiaketan 2. saria.1993an, Ordiziako XX. lehiaketan 5. saria.1994an, Ordiziako XXI. lehiaketan 2. saria. 1995ean, Ordiziako XXII. lehiaketan 3. saria. 1996an, Ordiziako Euskal Jaietako lehiaketan 2. saria.2000n, Ordiziako Euskal Jaietako lehiaketan 2. saria. Uharte Arakilgo lehiaketan 1. saria. 2002an, Uharte Arakilgo lehiaketan 1. saria. Juanito Zabalaren oroimenekoan 3. saria. 2005ean, Tafalla Hiriko II. lehiaketan 2. saria. Idiazabal VIII. Gazta Egunean 2. saria. Urbasa-Andia I. lehiaketan 1 saria.2006an, Bilbo Hiria I. lehiaketan 1. saria. Tafalla Hiriko III. lehiaketan 1. saria. Idiazabal IX. Gazta Egunean 1. saria. Ordiziako Euskal Jaietako lehiaketan 3. saria. Urbasa-Andia II. lehiaketan 2 saria. Cincho Sariak: Brontzea. Juanito Zabalaren oroimenekoan 3. saria. Euskadiko lehiaketan 3. saria. Uharte Arakilgo lehiaketan 2. saria.