Lopetegi Equipamientok diseinu saria irabazi du

Guaixe 2007ko urriaren 10a

Ander Lopetegik esan digu "poz handiarekin" hartu dutela saria, "lan handia egin dugu eta haren aitortza da saria". Sariak zer onura ekarri diezaiekeen galdetuta, Anderrek adierazi digu "sariak gure izenak prestigioa hartzea ekarriko du eta horrekin batera jendea denda eta bere edukiak ikustera etortzea espero dugu". Dendatik pasatzen denak sukaldeak, komunak, tximiniak, zeramika eta beste opatuko ditu. ArrazoiakLehiaketara aurkeztutako 41 komertzio aurkeztu ziren, baina epaimahaiarendako Lopetegi Equipamientok saria jasotzea merezi zuen hainbat arrazoiengatik. Lehenik, "belaunaldi aldaketarekin 25 urteko ibilbidea duen negozioa irudi eta diseinuaren bidez berritzeko egindako ahaleginagatik". Dendak berak ere saria merezi duela dio epaimahaiak, "natur inguru batean dagoen abangoardiako kanpo itxuragatik, baita bere izaera tradizionaleko elementuak egungo eta modernoak diren elementuak konbinatzen dituen barru aldeagatik ere".  Horrekin batera epaimahaiak kontuan izan du lakuntzarrek egindako "marketing ekintza ugari eta anitzak". Saria ematerakoan ere epaileek kontuan izan dute dendak "herriarekin eta eskualdearekin duen inplikazioa". HelburuaLehiaketa horren helburua da "establezimenduak bere barne eta kanpo irudiaren kudeaketa aintzat hartzea eta sustatzea, baita espazioaren kudeaketa konpetentziarengandik bereizteko eta bezeroak fidel bihurtzeko tresna modura erabiltzean egindako ahalegina".