Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Probako lehen emakumea Kristina Arbenes izan zen (60:38). Jone Pelaez altsasuarrak lortu zuen 2. emakumezkoen postua (65:45). Lehen 3 etxarriarrak ere sarituak izan ziren, hurrenez hurren ondorengoak: Ander Unzurrunzaga (49:00), Txomin Igoa (51:06) eta Juan Luis Maiza (53:52). Unzurrunzaga, etxarriar azkarrena izateaz gain, beteranoen mailan ere, berak eraman zuen saria beterano arinena izan baitzen bera. 2001. urtean Juan Mari Garin zizurkildarrak ezarritako errekorra gainditzen zuenarendako ere bazen saria. Hark 42:50eko denbora behar izan zuen joan etorria egiteko, beraz aurtengo XXXII. edizioan ere errekorraren saria banatu gabe geratu zen. Izan ere, Ezpeletak 49 segundo gehiago behar izan zituen Garinek bere egunean egindako errekorra baino. Hala ere, Zuhaitz Ezpeletak bere marka pertsonal hoberena erdietsi zuen igandean. 45:51kako denbora egin zuen iaz eta hor zen bere denborarik hoberena aurtengoa arte (43:49). Udaberri Elkarte antolatzaileak, era berean, Tomas Mauleon etxarriarra omendu nahi izan zuen urte askotan zehar proban parte hartu izanagatik. Mauleoni sari berezia eman zitzaion, nahiz eta korrikalariak ez zuen Etxarri Aranatzen egoterik izan eta haren emazteak jaso zuen garaikurra. Igandeko lasterketa goizeko 11:00etan hasi zen. Eguraldia lagun, Etxarri Aranazko plazatik abiatu eta barga gaineko joan etorria egin zuten korrikalariek. 10 kilometroko ibilbidea egin zuten partehartzaileek eta 1000 metro inguruko desnibel metatuari egin zioten aurre. Gizonezkoen sailkapenaKorrikalaria Herria Denbora1. Zuhaitz Ezpeleta Arrasate 43:496. Ander Unzurrunzaga Etxarri A. 49:007. Francisco Javier Gomez Altsasu 50:029. Txomin Igoa Etxarri A. 51:0612. Javier Borrega Altsasu 53:4013. Juan Luis Maiza Etxarri A. 53:5214. Jesus Goena Etxarri A. 55:0818. Alberto Razkin Etxarri A. 57:2220. Joxi Lazkoz Etxarri A. 59:3822. Jon Igoa Etxarri A. 63:1123. Joseba Gorritxo Etxarri A. 63:1124. Joxe Leitza Arbizu 63:2825. Fernando Igoa Etxarri A. 65:3526. Jose Javier Maiza Etxarri A. 65:3529. Patxi Atxa Etxarri A. 73:24Emakumeen sailkapena1. Kristina Arbenes 61:102. Ione Pelaez Altsasu 65:45